Zarauzko jubenil mutilak, Zumaiako kadete neskak eta Orioko infantil mutilak Euskadiko txapeldun bateletan

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 22a

Oso justugatik irabazi dute ZAEko jubenilek, bigarren sailkatu den Oriori 20 ehuneneko alde eskasa atera baitie, ia estropada osoan 2 segundo atzetik joan ondoren. Azkenean, 09:05,50ko denborarekin izan dira txapeldun Ekhi Illarramendik entrenatutako mutilak. Hirugarren Zierbena sailkatu da, 8 segundora, eta Itsasoko Ama laugarren, 14 segundora. Arratsaldean, Legutiotik herrira iritsi direnean, harrera egin diete herritarrek eta zaletuek Musika Plazan. Ondoren, lortutako Ikurriña udaletxeko balkoian jarri dute. ZAEko jubenil mutilak (Aritz Mutiozabal). Orioko infantil mutilek ere oso justuan irabazi dute (04:43,50), 76 ehuneneko aterata Bermeokori eta iua 2 segundo Tolosari. Laugarren sailkatua, Arkote, 9 segundo pasatxora sailkatu da. Oriotarrei ere ongietorria egin diete 19:30ean herrian Orioko infantil mutilak (Orio AE). Zumaiako kadeteek lehia estua izan dute Hibaikarekin, baina azkenean 2,53 segundoko aldearekin irabazi dute. Hirugarren eta laugarren sailkatuak eskualdekoak izan dira: hurrenez hurren, Orio eta Getaria, eta 9 eta 13 segundora. Zumaiako kadete neskak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide