Gasteizen izandako hilketak salatzeko manifestazioa egin dute Zumaian

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko apirilaren 22a

Gasteizko emakumeen hilketak gaitzesteko manifestazioa (Bittor Bengoa). Beste bi emakume hil dituzte azken egunotan, kasu honetan, Gasteizen. Hilketa horiek salatzeko, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta, manifestazioa egin zen atzo arratsaldean. Matxismoak hiltzen gaitu. Erasorik ez erantzunik gabe leloa zuen pankartaren atzean zeharkatu zuten Erribera kalea. Behin Kofradiara helduta, irakurketa egin zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide