Protesta egin dute Zarautzen eta Zumaian errauste plantaren aurka

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 18a

Zumaiako elkarretaratzea (Juan Luis Romatet). Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte gaur arratsaldean Zarauzko eta Zumaiako Osasun Zentroen aurrean. Gipuzkoako anbulatorio guztietarako egina zegoen deialdia, baina eskualdean bi horietan bakarrik egin dute protesta. Hainbat herritar elkartu dira bi herrietako mobilizazioetan, Osasuna bermatu, erraustegia gelditu lelopean, errauste plantaren aurka. Zarauzko elkarretaratzea (Amaia Urbieta Arruti).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide