Zarautzek eta San Juanek irabazi dute XXIV. San Telmo Saria

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 16a

Trainerillen San Telmo Saria jokatu da asteburuan Zumaian, eta mutilen kategorian, zarauztarrek hartu diete aurrea beste zazpi ontziri. Nesken kategorian, berriz, oriotarrak izan dira bigarren.

Zarauzko trainerilla, XXVI. San Telmo sarian lehiatzen. (Zarauzko Arraun Elkartea) | San Telmo jaien barruan, urteroko lehia izan da Zumaiako uretan igande arratsaldean. Trainerillen San Telmo Saria jokatu dute neskek eta mutilek. Mutilen kategorian, Zumaiako bi trainerillak, Zarautzek, Getariak eta Oriok hartu dute parte, eta Zarautzek irabazi du Mutilen XXIV. San Telmo Saria. 10:16:17 denborarekin nagusitu dira zarauztarrak. Bigarren egin du San Juanek, 10:22:59 denborarekin, eta hirugarrena Hondarribia izan da, 10:33:34 denborarekin. Nesken kasuan, eskualdetik, Orio eta Zumaiak hartu dute parte. San Juan izan da irabazle 11:35:83 denborarekin, Orio bigarren 11:44:66 denborarekin eta Hernani hirugarren, 12:17:94 denborarekin.

Mutilen sailkapena

1. Zarautz 10:16:17 2. San Juan 10:22:59 3. Hondarribi 10:33:34 4. Getaria 10:35:02 5. San Pedro 10:39:65 6. Orio 10:41:13 7. Zumaia A 10:43:32 8. Zumaia B 10:52:99

Nesken sailkapena

1. San Juan 11:35:83 2. Orio 11:44:66 3. Hernani 12:17:94 4. Zumaia 12:38:38

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide