Gipuzkoako Kofradien mendeurrenaren estropadan izan ziren atzo eskualdeko traineruak

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 15a

Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiak 100 urte bete dituela eta, elkarteko parte diren herrietako traineruekin estropada egin zuten atzo. Bestelako ospakizunak ere izan ziren, Aquariumean.

Argazkia: Baleike.eus. Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiak 100 urte bete dituela eta, hainbat ospakizun izan ziren atzo Donostian. Besteak beste, traineruen estropada izan zen eguerdian. Kofradia horren sorreran parte hartu zuten bederatzi herrietako traineruak izan dira bertan, eta hiru txandatan jokatu dute. Emaitzak eta sailkapena ikusteko, egin klik hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide