Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu da gaur goizean Pasai Donibanen

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 15a

Bertan parte hartu dute Orioko, Zumaiako, Zarauzko eta Getariako batelek. Neska infantil eta promesen kategorian zein mutil infatilenean izan da nagusi Orio.

Argazkia: Baleike.eus. Gipuzkoako Batel Txapelketaren jardunaldia jokatu dute gaur goizean. Pasai Donibaneko uretan izan dira Orioko, Zumaiako, Zarauzko eta Getariako batelak; eta emaitza onak lortu dituzte. Oriok urrezko hiru domina lortu ditu, neska infantilen, neska promesen eta mutil infantilen kategorietan. Zumaiak, aldiz, brontzezko domina bat eta bi Federazio Sari lortu dituzte. Zarauzko jubenil mutilek bigarrengo postuan amaitu dute estropada, eta haien aurretik geratu dira getariarrak; zarauztarrei bi segundo aterata. Ikusi estropadako sailkapen eta denbora guztiak hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide