Espainiako jubenilen eskubaloiko txapelketa sektorea jokatu dute egunotan zarauztarrek eta zumaiarrek

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 15a

Aiala ZKE, gaur, Angel Optico Varilux BM Zamoraren aurkako norgehiagokan. Ostiralean eman zieten hasiera Espainiako jubenilen sektoreari. Pinton izan dira jubenil mutilak, eta lehenengo partidua BM Montequintoren aurka jokatzea egokitu zitzaien. 21 - 23 galdu zuten lehen jardunaldia. Atzo 20:00etan jokatu zuten bigarrena BM Pozuelo Calatravaren aurka, eta 30 gol sartzea lortu bazuten ere, aurkariak izan ziren nagusi. Azken jardunaldia izan dute gaur Ikasa Madriden aurka, eta madrildarrei gain hartzea lortu dute; 24 - 17 emaitza lortuta. Zarauzko jubenil mutilen Espainiako eskubaloi txapelketa sektorearen sailkapena 1. Ikasa Madrid 2. BM Montequinto 3. BM Pozuelo Calatrava 4. Gran Camping Zarautz Zarauzko jubenil neskek, aldiz, Aritzbatalde kiroldegian jokatu zuten lehen partidua; Lanzarote Puerto del Carmen aurkari zutela. Aise irabazi zuten neskek, eta 44 - 22an utzi zuten markagailua. Atzo, ordea, lehia estuaren ondoren, 23 - 26 galdu zuten Angel Optico Varilux BM Zamoraren aurka. Gaur, aldiz, BM Roqeutasen aurka lehiatu dira, eta 22 - 28 emaitzarekin amaitu dute sektorea. Zarauzko jubenil nesken Espainiako eskubaloi txapelketa sektorearen sailkapena 1. Angel Optico Varilux BM Zamora 2. BM Roquetas 3. AIALA ZKE 4. Lanzarote Puerto del Carmen Zumaiako Pulpo eskubaloi taldeko neskek aldiz, ostiralean jokatu zuten txapelketako aurreneko partida La Rocaren aurka, Zumaiako Lubaki kiroldegian. Neurketa estua eta gorabehertsua izan bazen ere, Pulpoko neskak nagusitu ziren markagailuan, 22 eta 21. Lehen zatian erraz nagusitu ziren zumaiarrak, eta partida beren alde zutela ekin zioten bigarrenari. Kataluniako taldeak hortzak erakutsi zituen bigarren zatia hasi zenetik neurketa amaitu zen arte. Zailtasunei aurre egiten asmatu zuten zumaiarrek, eta lehen garaipena eskuratuta amaitu zuten lehen jardunaldia. Atzo, aldiz, Kantabriako Vallebuelnaren aurka jokatu zuten bigarren partida, eta 25-17 emaitzarekin irabaztea lortu zuten.  Aurreko bi jardunaldietako garaipenarekin iritsi dira gaur Pulpo eta Galiziako Carballal taldea azken partida jokatzera, eta Espainiako zortzi onenen arteko azken ligaxkarako sailkatzeko zorian egon arren, galiziarrek lortu dute saria. Larunbateko eta igandeko argazkiak ikusteko, jo Zarauzko Hitzaren atarira. Zumaiako jubenil nesken Espainiako eskubaloi txapelketa sektorearen sailkapena
  1. Graficas Lasa Carballal
  2. Ttakun taberna Pulpo
  3. Ferreterias Cubas Vallebuelna
  4. BM La Roca Azken jardunaldiko argazkiak ikusteko, jo Baleike.eus atarira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide