Eskualdeko traineruak Gipuzkoako Kofradien mendeurrenaren estropadan izango dira bihar

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 13a

Mendeurrena dela eta, Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiako parte diren herrietako traineruekin estropada egingo dute. Bestelako ospakizunak ere antolatu dituzte, Aquariumean

Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiak 100 urte bete dituela eta, hainbat ospakizun izango dira larunbatean Donostian. Besteak beste, traineruen estropada antolatu dute larunbat eguerdirako. Hiru txandetan jokatuko da estropada eta hauek izango dira parte hartuko duten taldeak: Lehen txandan: Getaria, Zarautz, Mutriku. Bigarren txandan: Zumaia, Donostiarra, San Pedro. Hirugarren txandan: Orio, San Juan, Hondarribia. Lau luze eta hiru ziabogetara jokatuko da estropada. Estropada ez ezik, bestelako ospakizuneko beste hainbat ekitaldi ere izango dituzte larunbatean. Donostiako Aquariumeko auditorioan elkartuko dira kofradia ezberdinetako kideak, eta kofradien ibilbidea laburtzen duen ikus-entzunezkoa eskainiko dute bertan. Ehun urte hauetan izan diren arrantzale guztien omenezko otoitza eta lore eskaintza izango dute ondoren, eta bandera bedeinkatuko dute. Estropadaren ondoren, kofradietko kideen arteko bazkaria izango dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide