Azken ordutan botatako euriak izan du beste behin ere eragina kostako errepidean. N-634 errepidea itxi dute goizean goiz Getaria eta Zarautz artean luizi batengatik, trafiko zuzendaritzak adierazi duenez. 12:00ak aldera txandakako zirkulazioa ezarri dutela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak.