Arnaldo Otegik hitzaldia eskainiko du datorren asteartean Zumaian

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 11

'Autonomiatik subirautzara, gure geroa gobernatzeko' izenburupean eskainiko du EH Bilduk antolatutako solasaldia. Alondegian izango da hitzaldia, 18:30ean hasita.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia Zumaian izango da datorren asteartean, apirilaren 17an. Autonomiatik subirautzara, gure geroa gobernatzeko izenburupean eskainiko du EH Bilduk antolatutako solasaldia. Alondegian izango da hitzaldia, 18:30ean hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide