'Game of thrones' telesaileko euskal lokalizazioak saritu dituzte Hollywooden

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 10a

Itzurungo zein Barrikako hondartzak eta Gaztelugatxeko irla saritu dituzte ocation Managers Guils International Awardsen. Tate Araez andaluziarra izan zen leku horiek aukeratu zituen pertsona, eta berak jaso du lokalizazioen saria.

HBO Ameriketako Estatu Batuetako kateak ekoiztutako Game of thrones telesailaren euskal lokalizazioek saria jaso zuten igande goizaldean Estatu Batuetan egin zuten Location Managers Guils International Awards ekitaldian. 2016an bezala, Antzinako Telesail Onenaren sarietan Nazioarteko Lokalizazioen Sindikatuak emandako saria jaso du Game of thronesek; hain zuzen ere, Itzurun, Barrika eta Gaztelugatxe lokalizazioengatik jaso du saria. Tate Araez lokalizazio arduradun andaluziarrak jaso zuen saria, Robert Boake eta Matt Jones lankideekin batera. Arritxu Marañon, Udaleko PSE-EEko zinegotzia, pozik agertu da sariarekin. "Oso garrantzitsua da Zumaiarentzat. Honek nazioartean ezaguna izaten jarraitzea ahalbidetzen du", adierazi du. Itzurungo hondartza telesaileko zazpigarren denboraldian agertu zen, eta 2016ko urrian izan ziren bertan grabaketak egiten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide