Sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin dute Zumaian

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 9a

Zumaiako Mugimendu Feministak deituta gaur, astelehena, arratsaldean dozenaka lagun bildu dira

Sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin dute arratsaldean, Mugimendu Feminisatak deituta (Baleike.eus). Gaur goizaldean izan den eraso sexista salatzeko mobilizazioa egin dute dozenaka lagunek gaur arratsaldean (astelehena), Zumaiako mugimendu feministak deituta. 19:00etan bildu dira Martxoak 8 plazan, eta gero manifestazioa egin dute herriko kaleetan. Mugimendu feministak salatu duenez, emakumeek ezin izan dute "erabat eroso" egon herriko festetan. Mugimenduak azaldu duenez, gainera, “era ezberdinetako gertaeren berri” izan du egunotan. “Igande gauean hainbat eraso gertatu da”, zehaztu dute. Herritarrei eta prentsari “arduraz eta sentsazionalismorik gabe” jokatzeko deia egin dio mugimendu feministak, eta festetako lehen asteburuan erasotuak izan diren emakume guztiei “babesa eta besarkada irmoa” agertu dizkie.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide