Sexu eraso bat izan da gaur goizaldean Zumaian

Baleike.Eus 2018ko apirilaren 9a

San Telmo festak ari dira ospatzen egunotan zumaian, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, erasotzaileak zirriak eta ukituak egin dizkio biktimari. Hark salaketa jarri du, eta atxilotuta dago ustezko erasotzailea. Mugimendu feministak kazerolada deitu du 19:00etarako; martxoak 8 plazan jarri dute hitzordua.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, sexu erasoa izan da goizeko 06:00ak aldera Zumaiako taberna batean. San Telmo festak ari dira ospatzen Zumaian egunotan, eta bart jazo da erasoa. Ertzaintzaren arabera, erasotzaileak zirriak eta ukituak egin dizkio biktimari, eta hark salaketa jarri du. Ustezko erasotzailea atxilotuta dago. Gaur goizaldean izan den eraso sexista salatzeko kazerolada deitu du Zumaiako mugimendu feministak. 19:00etarako jarri dute hitzordua, Martxoak 8 plazan. Mugimendu feministak salatu duenez, emakumeek ezin izan dute "erabat eroso" egon herriko festetan. Mugimenduak azaldu duenez, gainera, "era ezberdinetako gertaeren berri" izan du egunotan. "Igande gauean hainbat eraso gertatu da", zehaztu dute. Herritarrei eta prentsari "arduraz eta sentsazionalismorik gabe" jokatzeko deia egin dio mugimendu feministak, eta festetako lehen asteburuan erasotuak izan diren emakume guztiei "babesa eta besarkada irmoa" agertu dizkie.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide