Getarian amaitu da Gipuzkoako Batel Liga

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 9a

Oriotarrek irabazi dute liga neska promesetan, eta getariarrek, jubenil mutiletan

Orioko neska promesek Batel Liga irabazi dute Atzo, igandea, jokatu zen 2018ko Gipuzkoako Batel Ligako azken proba. 11. jardunaldia goizean egin zuten, eta eskualdeko taldeek hainbat mailatan  hartu zuten parte, ohi bezala. Esaterako, haur nesketan oriotarrak nagusitu ziren Getarian, baita promesa nesketan ere; infantil mutiletan oriotarrek egin zuten bigarren, baita kadete mutiletan ere; jubenil mutiletan zarauztarrak izan ziren garaile; eta senior mutiletan, berriz, hirugarren Orio sailkatu zen. Emaitza guztiak ikusgai daude hemen. Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio, denak aritu ziren lehian hainbat mailatan. Sailkapen orokorrari dagokionez, lehen hiruren artean gelditu dira eskuldeko taldeak hainbat mailatan. Eta lehen postua eskuratu dute promesa nesketan Oriok eta jubenil mutiletan Getariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide