Imanol Yeregi surflari zumaiarra Pro Zarautz txapelketako final laurdenetaraino heldu da, eta ezin izan du aurrera egin. Final laurden galanta egin du zumaiarrak eta 15,33 puntu lortu ditu, 8,43 eta 6,90 puntuko olatuei esker. Ez da izan nahikoa, ordea, finalerdietara heltzeko, txanda honetan aurkari izan duen Maxime Huscenot frantziarrak 18,44 puntu lortu dituelako.