Imanol Yeregi final laurdenetara pasa da Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 7a

https://youtu.be/kJBZkLosS_A Imanol Yeregik Pro Zarautz txapelketako final laurdenak jokatuko ditu gaur. Goizean jokatutako bosgarren txandan, final zortzirenetan, bigarren izan da 10,63 punturekin, Jose Gundesen (10,73) argentinarraren atzetik. Kanpoan utzi ditu Aritz Aranburu zarauztarra (10,00) eta Nic Von Rupp (9,74) portugaldarra. Hodei Collazo eta Aritz Aranburu zarauztarrak, berriz, lehiatik kanpo gelditu dira.
Txapelketa zuzenean jarraitu daiteke Youtubeko kanalaren bidez. Imanolek final laurdenetako laugarren taldean arituko da. Hemen jarraitu dezakezue.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide