Argazkia: Damien Poullenot / WSL
Ederki hasi du eguna Imanolek. Hirugarren txandako 14. multzoan aritu da Yeregi eta lehena izan da 15,17 punturekin, 7,67 eta 7,50 puntuko olatu bana hartu ondoren. Hirugarren txanda amaitu eta berehala ekin diete laugarrengoari. Zazpigarren multzoan aritu da eta bigarren egin du, Mihimana Braye tahitiarraren atzetik.
Itsasoaren egoera egokia bada behintzat, bosgarren txandan arituko da bihar. Ordutegia lehen orduan emango dute jakitera. Aurkariak Nic Von Rupp portugaldarra, Jose Gundesen argentinarra eta Aritz Aranburu zarauztarra izango ditu.