Munduko koparako eta Europako txapelketarako sailkatzea lortu dute Peñak eta Cubelosek

Baleike.Eus 2018ko apirilaren 5a

Neguko lanak eman ditu fruituak. Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek osatutako K-2ak lehen estropada jokatu du gaur eta baita emaitza onak lortu ere: Europako txapelketarako eta Munduko koparako sailkatzea lortu du bikoak.

Peña eta Cubelos lehian. (Baleike) Asturiaseko Trasona urtegian jokatu da sailkatze estropada eta bertan, K-2 1.000 metroan, Cubelos eta Peña lehenak izan dira. Biko honek emaitza onak eskaini zituen iaz: Munduko kopako bi probatan irabazi zuten, eta baita Europako txapelketan domina eskuratu ere. Ea aurtengoa iazkoa bezain denboraldi ona den.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide