Hainbat edukiontzi erre dituzte Zumaian, Txomin Agirren eta Maria eta Jose ikastetxean

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 3a

Pulpo elkartearen pareko eta Caixa aurreko zazpi edukiontzi erre dituzte, eta Maria eta Jose ikastetxe barruko beste bi. Kotxe batek kalteak izan ditu.

Caixa pareko edukiontziak sutan. (Baleike)ago Goizeko 5:45 inguruan ohartu dira zenbait herritar Pulpo aurreko edukiontziak erretzen ari zirela. Aldi berean, Caixaren aurrean dauden edukiontziak ere sutan zeuden, eta trafikoa moztu egin behar izan dute Txomin Agirre kaian, Erribea kaletik desbideratuz. Caixaren gainean bizi diren bizilagunak etxetik aterarazi dituzte, sua zabaltzeko arriskua zegoelako hego haize zakarraren ondorioz. Su-hiltzaileek lortu dute sua itzaltzea, baina aipatutako bi guneetan edukiontzi bakarra libratu da, besteak erabat kiskalita gelditu dira. Gainera, farola bat erre da eta kotxe batek kalteak izan ditu aurrealdean. Horrez gain, udaltzainek beste bi edukiontzi aurkitu dituzte erreta Maria eta Jose ikastetxearen barrualdean, goizero moduan ateak irekitzera joan direnean. Irudi gehiago ikusteko, egin klik hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide