EH Bilduk antolatu du pentsioei buruzko hitzaldia asteazkenerako, apirilak 4.
Guk gure pentsioak izenburupean, "gaia puri-purian dagoela eta, gure ekarpena egin nahi dugu, eta solasaldi ireki hau antolatu dugu", azaldu dute.
18:30ean da hitzordua, Alondegian. Hitzaldia Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak eta Marian Esnaola Duintasuna elkarteko kideak eskainiko dute.