Arritxu Iribar: "Itzulia irabazi nahi dutenek oso erne egon beharko dute denbora guztian"

Baleike.Eus 2018ko apirilaren 1a

1984tik hona aritu da Arritxu Iribar Euskal Herriko Itzuliaren berri ematen Euskadi Irratian. Hasiera hartan helmugako elkarrizketak egiten zituen; orain etapa osoa egiten du motoan, zuzenean, txirrindularien mugimenduen eta ihesaldien berri ematen. Astelehenean hasiko da aurtengo Itzulia eta haren berri emateko eskatu diogu.

Arritxu Iribar San Antongo txirrindulari gazteekin Zarauztik abiatuko da aurtengo Itzulia eta sei egun geroago amaituko da Eibarren. Arritxuren ustetan, irabazlearen txapela jantzi nahiko dutenek adi egon beharko dute lehen etapatik. Itzulia edo Itzulia Basque Country? Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulia izen luzea da. Itzulia erabiltzen da izen bezala, eta Basque Country jarri zaio nazioarte mailan ezagutu dezaten non egiten den. Nazioarteko erakundean, edo, hobe esanda, World Tourren, ingelesa da hizkuntza ofiziala, eta han kokatzeko erabili dute formula hau. Zer itxura hartzen diozu aurtengo Itzuliari? Beste urteekin alderatuta, desberdina. Ibilbideari dagokionez, aurten erlojuaren aurkakoa laugarren etapan dago, eta ez azken etapan. Gainera, oso laua eta luzea da, 19 kilometrokoa. Hor, lauan ondo moldatzen direnek abantaila izango dute. Baina, oreka beste etapetan izango dute: etapa guztietan dago zailtasunen bat, eta lehen egunetik etapa konprometituak daude. Gogorrenak azken bi etapak dira, baina besteetan, amaiera aldean, beti dago zerbait. Lehen egunean Elkanoko igoera dago, Zarautzen; laburra da, bi kilometro, baina piko-pikoa. Sarrera, gainera, oso estua du. Beraz, faboritoek ondo kolokatuta heldu beharko dute. Alde handirik ez da izango, baina lehen galbahea egingo du. Bigarren etapa kostatik joango da osorik, Zarauztik Bermeoraino, eta gero Sollube igoko da Almiketik, eta gero San Pelaio. Hori ere oso exigentea izango da. Hirugarren etapan Arabarako bidea hartuko da. Ez da mendaterik izango, baina oso deserosoa izango da txirrindularientzat: bihurguneak, bide estuak, maldan gora eta behera... Gero erlojuaren aurkakoa dator. Bosgarrena benetan etapa exigentea izango da. Amaieran Gorla izango dute eta, garai batean egin bezala, Endoia eta Azurki igoko dituzte. Azken etapa laburra izango da, 122 kilometro, baina ibilbide horretan sei mendate sartu dituzte. Itzulia desberdina izango dela diozu, baita, agian, exigenteagoa. Bada agian bai. Irabazi nahi duenak lehen egunetik egon beharko du hor. Eta erlojuaren aurkakoa erabakigarria izango da lasterketaren garapena ikusteko. Irakurri elkarrizketa osorik baleike.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide