ARGAZKIAK eta BIDEOA: Darahli 18ko taldea Gerrako museoan eta Bonettiren ospitalean izan da

Baleike.Eus 2018ko martxoaren 30a

Auzolanak amaituta, Darahli18 bidaia osatzen duen taldea autobusetara igo da gaur ere. Bi bisita egin dituzte, Gerrako museora eta Rosanna Bonetti kooperante italiarrak duen ospitalera.
1970eko hamarkada erdian bere jaioterritik kanporatua izan zen saharar herriak bizitako gatazka kontatzen du Gerra museoak. Bertan izan dira gaur goizean Darahli18 bidaia osatzen duen taldea. Jarraian, Rosanna Bonetti italiarrak duen ospitala bisitatu dute eta kooperante italiar honek egiten duen lana ezagutzeko aukera izan dute. Bueltan, Oier Korta alkatea Auserd eskualdeko gobernadorearekin eta Zug herriko alkatearekin bildu da. Ikusi argazki bilduma eta bideoa Baleike-ren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide