Imanol Yeregik irabazi du Caparica Pro txapelketa, Portugalen

Baleike.Eus 2018ko martxoaren 30a

Garaipen handia lortu zuen atzo Imanol Yeregi surflari zumaiarrak. Portugalko Almadan jokatu den Caparica Pro txapelketa irabazi du Imanolek, World Surf League-eko proba. Denboraldi honetan lortzen duen lehen garaipena da, gainera.

Pausoz pauso, txandaz txanda joanda, finalera heldu da Imanol. Atzo arratsaldean jokatu zen txapelketako azken txanda eta nagusi izan zen bertan zumaiarra. 8,33 puntu eman zizkion olatu bat hartu zuen eta horrek eman zion garaipena Almadan. Guztira 15 puntu eskuratu ditu Yeregik. Bigarren Gony Zubizarreta galiziarra izan zen, 13,57 punturekin; hirugarren Ugo Robin frantziarra, 9,23 punturekin, eta laugarren Yael Peña 7,57 punturekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide