Asteburuan bi estropada jokatu dira errioan. Larunbat goizean traineru testa egin zuten bost txalupek, eta igandean, Gipuzkoako Batel Ligako hamargarren jardunaldia jokatu zen 10:30etan.
Larunbateko traineru testa San Pedron egin behar zuten berez, baina estropada bertan behera geratu zen. Lehen ordutik Orian entrenatzen zebiltzan txalupek, test antzera, goiza ibilbide kronometratua egiteko aprobetxatu zuten. Mapiletik herriraino jokatu zuten estropada. Orio A txalupak lortu zuen denborarik onena, ozta-ozta, Ondarruren aurretik:
1- Orio Babyauto (A) 20:00,89
2- Ondarru 20:01,72
3- Getaria 20:31,77
4- Orio Babyauto (B) 20:42,85
5. Muros (Galizia) 21:27,70
Jarraitu albistea irakurtzen Karkara.eus atarian. Emaitza guztiak ere, bertan.