BIDEOA: Darahli18: harrera egin diote Zumaiako espedizioari kanpalekuetan

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko martxoaren 25a

https://youtu.be/F2dxY9-FoKU Darahli18 espedizioko taldea ostiral bazkalondoan atera zen Zumaiatik, eta atzo gaueko 03:00ak aldera heldu da kanpalekuetara. Gaur ongietorriaren eta harreraren txanda izan da Saharara joan diren gazteentzat.
Bidaiaren hasieran izan dira, baina, ezusteko batzuk. Izan ere, Zumaiatik zeramatzaten zenbait kaxa Loiuko aireportuan geratu dira, hegazkinaren zamategian tokirik ez zegoelako. Kanpalekuetara gaur gauean eramango dituztela aurreikusten dute. Kanpalekuetan igarotzen ari diren lehen egun honetan familiak eta Zumaiatik joandako gazteak elkar ezagutu dira. Ongietorria egin zaie goizean, eta arratsaldean harrera ofiziala egin diete Zug herriko alkateak eta Auserd eskualdeko gobernadoreak. Hautatutako 60 familiari laguntzaren sobreak ere banatu dizkiete. Gaur margotze lanak hasiko dituzte Darahliko gazteek, eta, materiala heldu bada behintzat, elektrizitatea ere sartuko dute ikastetxeko gelatan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide