Elkarretaratzea egingo da bihar Zumaian Kataluniari elkartasuna adierazteko

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko martxoaren 24a

Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako hainbat ordezkari politiko independentista espetxeratzeko agindua eman ondoren, elkarretaratzea egingo dute bihar, igandea (hilak 25) Erribera kalean, magnolio aurrean, 12:00etan, Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna lelopean.
Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera eta Espainiako estatuaren demokrazia falta eta inboluzio demokratikoa salatzeko deitu dute elkarretaratze hau Gure Esku Dagok, ELA, LAB eta ESK sindikatuek, eta EAJ-PNV eta EH Bildu alderdiek. Era horretara, Kataluniako herriari elkartasuna agertzeko deia egin diete eragile deitzaileek euskal herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide