Apirilaren 6ko Zumaiako bertso jaialdirako sarrerak salgai jarri ditu Bertso Eskolak

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 23a

Zumaiako Turismo Bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan eskuratu daitezke, 8 euroren truke.

Zumaiako Bertso Eskolak bertso jaialdia antolatu du apirilaren 6rako. Dagoeneko sarrerak salgai jarri ditu; 8 euroan eros daitezke Turismo Bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan. Jaialdia aurkezten eta gai jartzen Unai Manterola ariko da. Bertsotan ariko den seikotea honakoa da: Miren Artetxe, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Aimar Karrika, Maialen Lujanbio eta Jon Maia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide