Zumaiako garai bateko eta egungo kanten inguruko erreportaje txiki bat aurkeztu zuen herenegun Maddalen Arzallusek ETB1-eko Gure kasa saioan. "Abestien zaindaria" da Arzallus saio horretan, eta herriko txikiteoko abestiak, abesbatzaren kantak eta itsasoko doinuak bildu zituen saiorako. Jon Maiarekin, Abelin Linazisororekin eta Beheko Plaza abesbatzako zuzendari Agustin Zubimendirekin elkartu zen Arzallus. Honako lotura honetan ikus daiteke bideoa.