Komentuko aterpetxearen kudeaketatik 8.500 euro jaso ditu Zumaiako Udalak, aurten. Diru hori gizarte gaietan aritzen diren bost elkarteren artean banatu du erakundeak: Beheko Plaza Elkartea, Malen Etxea, Aspanogi, Daralhi eta Asociacion ayuda enfermedades raras solidaridad y esperanza. Lehen lau elkarteek 2.000na euro jaso dituzte donazioan, eta bosgarrenak 500 euro.
Iaz ere gauza bera egin zuen Zumaiako Udalak Komentuko aterpetxearen kudeaketagatik jasotako diruarekin. Iaz bezala, aurten ere, Gipuzkoako Donejakue Bide Lagunen elkarteak kudeatu du Komentuko aterpetxea. Elkarte hori boluntarioek osatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta erromesen donazioetatik jasotakoaren %30 Zumaiako Udalari ematen dio, gizarte ekintzetara bideratzeko.