(Argazkia: Baleike)
Zumaiako Astilleros Balenciaga enpresako langileek beste protesta ekintza bat egin dute gaur goizean. 09:00ak aldera Zubitxikian elkartu dira, aurrekoetan bezala, hitzarmen duin bat eskatzeko.
Astilleros Balenciaga. Pacto justo. Iruzurrik ez (Astilleros Balenciaga. Hitzarmen justua. Iruzurrik ez) lema duen pankartaren bueltan izan dira langileak.