Peru Nolaskoain zumaiarra Olympique-en aurkako norgehiagokarako deitu du Zigandak

Urola Kostako Hitza 2018ko mar. 15a, 11:07

Europa League-eko final zortzirenetako partida jokatuko du gaur Athleticek Olympique Marseillaren aurka San Mamesen. Nolaskoainek Bilbao Athleticen jokatzen du, baina dagoeneko egin du debuta Athleticen lehen taldearekin.

Nolaskoain eta Aduriz aldagelan. (Baleike.eus) Europa League-eko final zortzirenetako partida jokatuko du gaur Athleticek Olympique Marseillaren aurka. Joaneko partidan 3-1 galdu zuten Zigandaren mutilek, eta gaur San Mamesen jokatuko den itzulerakoan beste aurpegi bat erakutsi beharko dute bilbotarrek aurrera jarraitu nahi badute. Zigandak atzo eman zuen partida horretarako deitutako jokalarien berri: 19 jokalari deitu ditu entrenatzaileak eta horien artean da Peru Nolaskoain zumaiarra. Nolaskoainek Bilbao Athleticen jokatzen du, baina dagoeneko egin du debuta Athleticen lehen taldearekin. Iazko udan izan zen, aurredenboraldiko norgehiagoka batean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide