Maddi Iraola eskiatzaile zumaiarrak tibia eta peronea hautsi ditu

Baleike.Eus 2018ko mar. 12a, 12:18

Taldekideekin entrenatzen ari zela erori eta min hartu zuen. Erreskate taldekoek Astuneko (Aragoi) ospitalera eraman zuten, eta jada Donostia Ospitalean da. Aste honetan egingo diote ebakuntza.

Maddi Iraola. (Baleike.eus)
Maddi Iraola eskiatzaile zumaiarrak ondo hasi zuen U-12 mailako eski denboraldia, baina asteburuan agur esan behar izan dio aurtengo sasoiari; izan ere, entrenatzen ari zela tibia eta peronea hautsi ditu. Taldekideekin entrenatzen ari zela erori eta min hartu zuen. Erreskate taldekoek Astuneko (Aragoi) ospitalera eraman zuten, eta jada Donostia Ospitalean da. Aste honetan egingo diote ebakuntza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide