UROLA KOSTAKO HITZAko emakumeok greba egingo dugu martxoaren 8an

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 7a

UROLA KOSTAKO HITZAko langileon %90 emakumeak gara, eta lantaldeak bat egiten du martxoaren 8ko nazioarteko greba feministarekin. Lantaldeko emakumeok greba egingo dugu, eta horren eragina nabaria izango da. Hain zuzen ere, martxoaren 8an ez da egunkaririk kaleratuko. Dena den, komunikabide gisa, gure erantzukizun soziala dela iruditzen zaigu Emakumeen Nazioarteko Eguneko deialdien berri ematea, eta, horregatik, gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu UROLA KOSTAKO HITZAk. Hain zuzen ere, urolakosta.hitza.eus eta zarauzkohitza.eus atarietan eguneko deialdien jarraipena egingo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide