Hamaika ekitaldi, herriz herri

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 7a

Mugimendu feministako eragileek herriz herri hainbat deialdi egin dute biharko. Kostako bost herrietan ikastetxeetakoek jende kateak egingo dituzte, goizez.

Duintasuna elkarteko Zarauzko emakumeek bat egin dute biharko deitutako lanuztearekin. (Duintasuna) Mugimendu feministako eragileek, Berdintasun Foroek, Hezkidetza Forokoek, udaletako berdintasun sailek... era askotako deialdiak egin dituzte martxoaren 8aren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren, harira. Mugimendu feministak greba feministarako deia egin du biharko:  era batera edo bestera, bakoitzak ahal duen neurrian eta eran, lanuztera deitu ditu emakumeak. Pasa den asteburuan hasi ziren mugimendu feministako eragileak herriz herri beren aldarria kaleratzen: zaintza lanak oinarri hartuta, eskualde mailako ekitaldia egin zuten Zumaian; Historiarako emakumeak izenburupean arte galeria bat jarri zuten Azpeitiko Erdikalearen eta Elizkalearen arteko pasabidean; horma irudia margotu zuten Zumaian trenbiderako tunelean; eta, Nigerreko Les Filles de Illighadad taldeak kontzertua eskaini zuen Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Biharko ere hainbat ekitaldi dituzte antolatuta, eta «planto» egitearekin batera deialdietan parte hartzera deitu dute. Hezkidetza foroak eta udaletako parekidetasuneko sailek ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte herriz herri. Kostako bost udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) ikastetxeetakoekin batera jende kateak egingo dituzte bihar goizean. Era horretan, ikasgeletan landutakoa kalera aterako dute hezkidetza eta berdintasuna aldarrikatuz. Era berean, guztien artean adostatutako adierazpena irakurriko dute herriz herri. Horrez gain, udaletako hainbat ordezkarik biharko deitutako lanuztearekin bat egin dute, eta beren aldarriak publiko egin dituzte: esaterako, Errezilgo EH Bilduko zinegotziek. Sindikatu gehienek ere emakumeak lanuztera deitu dituzte bihar. Adinekoen atxikimenduak Azpeitiko Baigera jubilatu eta pentsiodunen elkarteak eta Duintasunako Zarauzko emakumeek ere bat egin dute biharko deitutako greba feministarekin. Baigerak biharko antolatutako ekintzetan parte hartzera deitu  du: "Bereziki oso pentsio eskasarekin bizi diren emakumeen eta alargunen egoera salatu nahi dugu. Ez genuke ahaztu nahi gure etxeetan emakumeak direla gain karga handiena hartzen dutenak, (etxeko lanak, umeak, helduak eta abar). Beharrezkoa izango litzateke  etxeko lanak banatzea". Duintasuna elkarteko emakumeek ere bat egin dute grebarekin, eta gogorarazi dute "sistema honek ez duela funtzionatzen emakumeen ekarpenik gabe". Hona hemen biharko deialdiak, herriz herri: AIA Bihar, osteguna. - 09:30. Lardizabal herri eskolan, irratsaio berezia egingo dute, Emakumeen Nazioarteko Eguna gai hartuta. - 10:00. Lardizabalen ehiztari bati elkarrizketa egingo diote ikasleek. - 11:30. Herriko plazan ekitaldia egingo dute. Ikasleek abestiak kantatu eta adierazpena irakurriko dute. Herritarrak eta gurasoak parte hartzera eta zerbait morea eramatera gonbidatu dituzte. Etzi, ostirala. Oiana Blanco judoka elkarrizketatuko dute Lardizabaleko ikasleek. AIZARNAZABAL Bihar, osteguna. - 12:00 eta 20:00. Elkarretaratzea, udaletxe aurrean. - 21:00. Sufragistas filma, Gaztetxeko zineklubean. Martxoak 10, larunbata. - 12:00. Lilatoia. - Ondoren, babarrun jana, Mikel elkartean. Parte hartzeko osteguna baino lehen izena eman behar da Liburutegian edo 634 95 40 86 telefonora deituta. AZKOITIA Martxoaren 12ra arte, Azkoitiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planaren aurkezpen-erakusketa egingo da Elkargunean. Bihar, osteguna. - 17:30. II. Adierazpen Lehiaketako sari banaketa, Artxamendi Topalekuan. - 18:30. Elkarretaratzea, plazan. - 19:00. Pintxo-pote morea, plazatik irtenda. - 21:00. Pikoteo-afaria, Koxka tabernan. Etzi, ostirala. - 20:00. Lakrikun taldearen Prest gaude! antzezlana, Elkargunean. AZPEITIA Bihar, osteguna. - 12:00. Mosaikoa, plazan. - Ondoren, luntxa. - 17:00. Hitzaldia: Transexualitatea. Hizlaria: Xabier Pajuelo. Emakumeen Txokoan. - 18:30. Elkarretaratzea, plazan. - 19:00. Autobusak irtengo du Donostiara. Etzi, ostirala. - 19:00. Hitzaldia: Gizonak eta feminismoa. Hizlaria: Jokin Azpiazu. Gaztetxean. - 20:30. Jantoki begetarianoa, Gaztetxean. - Ondoren, Olor taldearen kontzertua Gaztetxean. ERREZIL Bihar, osteguna. - 12:30. Elkarretaratzea, udaletxe azpian. – Errezilgo eskolan irakurketa, dantza eta kantua uztartuta. Martxoak 10, larunbata. - 19:30. Mirari Martiarenaren Mirarikeriak bakarrizketa, Borondegin. GETARIA Bihar, osteguna. - 12:15. Iturzaeta herri eskolako ikasleek martxoaren 8ko leloak bistaratuko dituzte eta egun horretako adierazpena irakurriko dute. ORIO Gaur, asteazkena. - 18:30. Hitzaldia: Emakumeak eta itsasoa. Arrantzale komunitateak genero ikuspegitik. Hizlaria: Patricia Martinez. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, Salatxo aretoan. Bihar, osteguna. - 10:00. Orioko eskolako eta ikastolako haur eta gaztetxoek jende-katea egingo dute ikastetxetik Herriko plazaraino. Gero, plazan ekitaldia egingo dute. - 19:00. Elkarretaratzea, herriko plazan. - Ondoren, emakumeen afaria, Balea elkartean. ZARAUTZ Martxoaren 18ra arte, Martxoak 8-X. Kartel Lehiaketaren eraskuketa, 18:00etatik 20:00etara, Torre Luzean. Bihar, osteguna. - 10:00. Musika plazan elkartuko dira ikastetxe guztietakoak. Alde Zaharreko kaleetan ibilbide bat osatu eta ekitaldia Musika plazan bukatuko dute denak bilduta. - 10:00. Gunearen prestaketa, Foruen plazan. - 12:00. Emakumeon* Planto katea. - 16:00. Kafe tertulia: zaintza erdigunera, Foruen plazako karpan. - 17:30. Haurrentzat tertulia: Emakumeak ezagutuz. Foruen plazako karpan. - 19:30. Manifestazioa batukadarekin. Etzi, ostirala. - 22:00. Kontzertua: The Baboon Show eta Disasters Jacks. Putzuzulo gaztetxean. Martxoak 10, larunbata. - 11:00. Merkatutik Zuretzat gitasmoaren barruan, Emakume artzainak dokumental emanaldia, 11:00etan, Merkatu Plazan. - 17:30. Kalean otso, etxean uso haur antzerkia, 17:30ean, Antoniano aretoan. ZESTOA Bihar, osteguna. - 12:30- 13:30. Lanuztea eta elkarretaratzea, plazan. - 19:30. Ekitaldia: trikitilariak, bideo proiekzioa, irakurketa, argazkia… - 21:00. Emakumeen afaria, Gurutze jubilatuen tabernan. Afaria 15 euro da. ZUMAIA Bihar, osteguna. - 10:00. Ikastetxeetako ikasleek jende-katea osatuko dute Eusebio Gurrutxaga plazan hasita. Eskualdeko Hezkidetza foroak antolatuta. - 11:00. Ikasleen tailerra, Beheko plazan. - 11:00. Material prestaketa. - 12:00. Elkarretaratzea Zubi Txikian; jarraian, kaleak astintzera. - 14:30. Bazkaria, Torreberri gaztetxean. Bazkalostean, mikrofono irekiak. - 17:30. Tribial feminista. - 19:30. Mobilizazioa, Martxoak 8 plazan. - 22:00. Zineforuma: Lone Scherfig zuzendariaren Su mejor historia pelikula. Etzi, ostirala. - 22:00. Hysteria antzezlana, Aita Mari aretoan. Martxoak 11, igandea. - 12:00. Emakumeen eguneko afrikar festa, Beheko plazan. Martxoak 13, asteartea. - 18:30. Zaintza lanak oinarri hartuta mahai ingurua eta Malen Etxeak Transformar la realidad: derechos iguales para todas txostena aurkeztuko du. Oxforden izango da. Martxoak 22, osteguna. - 18:00. Mahai ingurua Zumaiako Emakumeen Etxea eraikitzeko gaia oinarri hartuta. Donostia, Hernani eta Azpeitiko Emakumeen etxeetako ordezkariek parte hartuko dute. Brankan izango da. Irakurri hemen eskualdeko emakumeei egindako inkesta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide