BIDEOA: Lan esklabua salatu dute Zumaian, zaintza erdigunera ekarrita

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko martxoaren 4a

Zumaiako mugimendu feministak eta Malen Etxeko kideak elkarlanean, eta Martxoaren 8ko grebaren harira, zaintza lanen ikusgarritasuna landu eta emakume migranteek jasaten duten egoera salatzea helburu duen egitasmoa egin dute gaur goizean Torreberri kanpoan.
Hala, Malen etxeko kideek, zaintza lanetan ibiltzen diren emakume atzerritarrek jasaten dituzten egoerak irudikatu dituzte hiru antzezlan txikien bidez. Horretaz gain, Bilgune feministako kide batek, Zumaiako mugimendu feministako beste batek, eta Ernai gazte antolakundeko beste batek hitza hartu dute. https://youtu.be/WAsFab1g_Lc

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide