ARGAZKI BILDUMA: Urola Kostako 500 emakumek baino gehiagok amaitu dute 29. Lilatoia

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 4a

Urola Kostako 11 herrietako 500 emakumek baino gehiagok parte hartu dute gaur, igandea, Donostian egin den 29. Lilatoian, Itzaletik argira lelopean. Eskualdeko herri batzuetatik autobusak ere antolatu dituzte gaur goizean lasterketara joateko, eta eguraldia lagun, 5.218 lagunek bukatu dute proba. Iazko datuekin alderatuta, eskualdeko 50 lagun gehiago batu da aldarria eta kirola uztartzen dituen lasterketara. Honako hauek dira Urola Kostako herrietako parte hartzaileen kopuruak www.kirolprobak.com atariaren arabera: Aizarnazabal (10), Aia (10), Azkoitia (64), Azpeitia (82), Beizama (0), Errezil (0), Getaria (10), Orio (51), Zumaia (54), Zestoa (28) eta Zarautz (193). Zarauzko Emakume Korrikalariak taldeko Txaro Zubizarreta helmugara iristen hirugarrena izan da +60 mailan. Iaz bezala, parte hartzaile gehien izan duen eskualdeko herria Zarautz da, eta haren atzetik Azpeitia eta Azkoitia. Sailkapenak eta denborak, herriz herri:
  • Aia (10 aiarrek amaitu dute proba)
  • Aizarnazabal (10 aizarnazabaldarrek amaitu dute proba)
  • Azkoitia (64 azkoitiarrek amaitu dute proba)
  • Azpeitia  (82 azpeitiarrek amaitu dute proba)
  • Getaria  (10 getariarrek amaitu dute proba)
  • Orio (51 oriotarrek amaitu dute proba)
  • Zarautz (193 zarauztarrek amaitu dute proba)
  • Zestoa (28 zestoarrek amaitu dute proba)
  • Zumaia (54 zumaiarrek amaitu dute proba)
Eskualdeko emakumeek 29. Lilatoian hartutako irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide