29. Lilatoia lasterketa jokatuko da igandean, martxoaren 4an, Donostian. Bulebarretik abiatuko dira parte hartzaileak, 10:30ean. 6.048 emakumek dute izena emanda parte hartzeko, eta horietatik 558 Urola Kostako herrietakoak dira, probarako izena emateko
Kirolprobak.com atariaren arabera.
Izena eman duten emakumeak honako herrietakoak dira: Aia (11 emakume), Aizarnazabal (10), Azkoitia (70), Azpeitia (90), Errezil (1), Getaria (10), Orio (63), Zarautz (214), Zestoa (30) eta Zumaia (59).
100 lagun HITZA taldean
100 emakumek eman dute izena Hitzaren Lilatoiko taldean parte hartzeko.
Oarso Bidasoako,
Lea-Artibai eta Mutrikuko,
Goierriko,
Urola Kostako,
Busturialdeko eta
Irutxuloko HITZAk elkarlanean sortu duten taldea da. Guztiek kamiseta berdina jantziko dute, kolore berdekoa.
Hitzez hitz, pausoz pauso. Bidea egiten ari gara leloa eramango dute.