14:00etatik aurrera, Lurraldebusen autobus zerbitzu guztiak martxan izango dira

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 28a

(Argazkia: Lurraldebus) Elurra dela eta, goizean hainbat arazo izan dira Lurraldebusen autobus zerbitzuan. Eguerdi partean hasi dira La Guipuzcoanaren eta Euskotrenen autobus zerbitzuak normaltasunez ibiltzen, besteak beste, UK 01, 03, 06 07, 08, 09, 10 eta 11 lineak. Dena den, Azkoititik Tolosara joaten den UK02 eta Beizama eta Azpeitia arteko UK04 zerbitzuak oraindik ez daude martxan; horiek 14:00etatik aurrera hasiko dira normaltasunez funtzionatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide