Zarautz zuri esnatu da. (Aritz Mutiozabal)
Eguraldi iragarpenek aurreratu bezala, elurra egin du gaur goizean. Zuri esnatu da Urola Kosta, itsasoaren pareraino egin du elurra, eta hainbat oztopo eragiten ari da hori. Hainbat errepide itxita izan dira goizean zehar eta Lurraldebusek adierazi du zerbitzu gehienak bertan behera gelditu direla. Zenbait eskolak ere jakinarazi dute ez dutela zerbitzurik eskainiko. Bestetik, beharrezkoa ez bada autorik ez hartzeko aholkatu dute. Iragarpenen arabera, eguraldia aldatu egingo da eguerditik aurrera.
AIZARNAZABAL
Aizarnazabalen elur ugari egin du gaurkoan, eta irudi politak utzi ditu. Hona hemen han hartutako irudi batzuk:
AZPEITIA
Paraje bereziak ez ezik, hainbat arazo ere eragin ditu elurrak gaur goizean. Azpeitia inguruko errepideen egoera tarteko, batek baino gehiagok arazoak izan ditu autoa hartzeko. Gainera, zenbait mendate eta errepide itxita izan da elurraren ondorioz, hala nola Azpeitia eta Zestoa arteko GI-631 errepidea. Trafiko Zuzendaritzak 12:30ean kaleratutako datuen arabera, Azkaraten kateak behar dituzte autoek; gainerako ibilgailuek ezin dute handik igaro. Urrakin, Elosun, Mandubian, Meagan eta Bidanian tentuz gidatzea gomendatu du.
Azpeitiko Udalak elurrari aurre egiteko protokoloa martxan jarri du. Errepidean "argi" ibiltzea aholkatu du, eta "ahal izanez gero" autorik ez hartzea gomendatu. Gainera, jakinarazi du dagoeneko hasi direla udal langileak kaleak eta baserri bideak garbitzen. Arazoak dituzten herritarrek Udaltzaingoaren 943 15 13 13 telefono zenbakira dei dezakete.
Ikastetxeetan izan du eragina elurrak; hain zuzen ere, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin bertan behera utzi dituzte eskolak. Dena den, ikastola irekita egongo dela eta gutxieneko zerbitzuak emango dituztela jakinarazi dute. Urola ikastolan ere eskola guztiak utzi dituzte bertan behera. Karmelo Etxegarai ikastolan eta Iraurgi ikastetxean, berriz, "ahalik eta normalen" ari dira eskolak ematen.
Hona hemen Azpeitiko irudi batzuk:
[gallery columns="4" ids="332599,332600,332601,332602,332603,332604,332605,332606"]
AZKOITIA
Floreaga ikastetxea zabalik dago, maila guztietan. Xabier Munibe ikastolan, berriz, HH eta LH mailetan eskolak daude, irakasle batzuk falta badira ere. Azkoitia BHIko DBH 1 eta 2 mailetan, 12:20etan eten egingo dituzte eskolak. DBH 3 eta 4 mailetan nahiz Batxilergoan 10:45ean eten dituzte eskolak.
Hona hemen Azkoitian hartutako irudiak:
[gallery columns="4" size="medium" ids="332670,332671,332672,332673,332674,332675,332676,332677"]
BEIZAMA
Beizama da eskualdeko herri altuena, eta han ere gogotik egin du elurra. Hona hemen han hartutako irudiak:
[gallery columns="4" size="medium" ids="332698,332697,332693,332691,332690,332689,332688,332696"]
ERREZIL
Elurra dela eta, Errezilgo Eguneko Zentroa eta San Martin herri eskola itxita daude gaur goizaz geroztik. Udalak azaldu duenez, Azpeitia eta Bidania arteko errepidea garbitu dute, eta baserri bideetan ere aritu dira lanean. Dena den, hainbat gora-behera tarteko utzi egin dituzte lan horiek. Herrigunean gatza bota dute.
[gallery columns="2" ids="332649,332650,332716,332717"]
GETARIA
Elurra etenik gabe egin du, eta zuri esnatu da goizean Getaria. Artzape aldizkariak jakinarazitakoaren arabera, errepideetan arazo ugari sortu da; eta arazoak daude autobidean zein kostako errepidean. Iturzaeta Herri Eskolak ez du eskolarik emango, eta osasun zerbitzu publikoaren arreta bertan behera uztekotan dira.
[gallery columns="4" ids="332657,332656,332655,332654,332653,332651,332652"]
https://youtu.be/ThjpzFBQJrc
https://youtu.be/rGe8dcUwstQ
https://youtu.be/WhczISgwwpc
ORIO
Orion ere zuri argitu du egunak. Udala oinezkoentzako pasabideak garbitzen eta gatza botatzen ari da; baina herritarrei kontu handiz ibiltzeko eskatu die. Bestetik, hondartzatik Txankara bitarteko errepidea itxita dagoela jakinarazi dute. Anibarko portutik Txankara bitartekoa irekita dago, baina edozein momentutan itxi daitekeela esan dute. Donostia aldera eta Zarautz aldera doan N-634 errepidea, aldiz, itxita dago une hauetan.
Zaragueta Herri Eskola irekita dago, zerbitzu minimoekin. Ez dute eskolarik emango, eta jangela zerbitzurik ere ez da eskainiko.
Orioko Herri Ikastolak ohar hau zabaldu du goizean goiz: "Elurra dela eta irakasle asko ikastolara iritsi ezinik ibiliko dira. Hori dela eta ikasleekin egoteko zailtasun handiak izango ditugu. Artezkaritza kontseilua eta zuzendaritzak gaur seme-alabak ikastolara ez bidaltzeko eskatzen dizuegu
".
Ikusi elurtearen argazkiak
Karkara.eus atarian.
[gallery size="medium" ids="332666,332665,332664"]
ZARAUTZ
Elur geruza lodi baten azpian esnatu da gaur goizean herria, eta elurra mara-mara egiten jarraitzen du. Kaleetan, batez ere, hainbat biribilgunetan Ertzaintzaren agenteak nahiz udaltzainak daude, eta brigadako langileak ere lanean ari dira espaloietako eta errepidetako elurra kentzen. Garraiobide publikoak atzerapenekin dabiltza.
Udaletxean dei asko jasotzen ari dira gaur goizean, eta askok galdetu dute ea ikastetxeak zabalik ala itxita egongo ziren, haur txikienen gurasoek batik bat. Baina udaleko langileek esan dute ikastetxe bakoitza ari dela erabakitzen ireki ala ez. Orokieta eskola publikoa, esaterako, zabalik da.
Ikusi elurtearen argazki galeria zarauzkohitza.eus atarian.
https://youtu.be/bQXL9ALW9XU
ZESTOA
Aspaldiko elur geruza potoloenarekin esnatu da Zestoa ere gaur goizean. Ezohiko irudi ikusgarriekin eta bitxikeriekin batera (izan da eskiak jantzita ateratzeko aprobetxatu duenik ere), eragozpenak ere ekarri ditu berekin elurteak, bereziki Zestoako eta inguruko errepideetan ez atzera eta ez aurrera gelditu baitira hainbat ibilgailu, bideo honetan ikus daitekeen bezala:
https://youtu.be/-7c1tcfICiI
Eskolak normal ireki ditu ateak goizean. Kalean, berriz, udal langileak gogotik aritu dira lanean, gatza botatzen eta kaleak garbitzen:
https://youtu.be/885PIPIYhYI
Hona hemen, elurteak goizean Zestoan utzi dituen irudi batzuk:
[gallery size="medium" ids="332621,332620,332619,332618,332617,332616,332615,332614,332613"]
ZUMAIA
Zumaiako Herri Eskolak ohar bidez jakinarazi duenez, goiz partean gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu. Irakarle gehienek ezin dira eskolara garaiz iritsi. Ahal dutenek umeak ez ditzatela eskolara eraman eskatu dute. Eguerdian jakinaraziko dute arratsalderako zein den egoera.
Maria eta Jose ikastetxeak ere ateak irekita mantenduko ditu eta eskolara gerturatzen diren ikasleentzat. Isaak Aranberri zuzendariak jakinarazi duenez, ikasleen herena joan da eskolara. Ikasgaietan ez dute aurrera egingo, eta jangela zerbitzuarekin zer egin oraindik ez dute erabaki.
Hona hemen Zumaian hartutako irudiak:
[gallery columns="4" size="medium" ids="332701,332702,332703,332704,332705,332706,332707,332708,332634,332633,332637,332643"]