Efe agentziaren arabera, 2014an Zumaian bitxiak lapurtzea leporatu diote gizon bati. Lapurtutako bitxiek 15.686 euroko balioa zuten, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait salerosketa puntutan saldu zituen gizonak lapurtutako bitxiak. Besteak beste, eraztunak, erlojuak, kateak eta eskumuturrekoak lapurtu zituen, lagun baten gurasoen eta izebaren etxebizitzetan. Gizonak gertaerak onartu ditu, eta urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote. Dena den, espetxera joan beharrean, 3.600 euroko isuna ordaindu beharko du, baita biktimei kalte ordaina eman ere.