Helene Alberdi lasterketako azken metroak osatzen. (Argazkiak: Gorka Zabaleta)
Herri laskerketako proba nagusia irabazten duen lehen emakume zumaiarra da Helene Alberdi. Alberdik 38 minutu behar izan ditu ibilbideko 10,2 kilometroak osatzeko. Maria Zorroza gernikarrak (38:33) eta Oiana Ortiz tolosarrak (39:59) osatu dute podiuma. Gizonezkoen lasterketa Elorrioko korrikalari Aitor Mimenzak (32:03) irabazi du, Xabat Manzisidor azpeitiarraren (32:31) eta Raul Gomez lasartearraren (33:41) aurretik. Gizonezko zumaiar azkarrena Andoni Agirre izan da, 35:50eko denborarekin.
Bost kilometroko proban, berriz, Juan Jose Bereziartu zarauztarra (17:44) eta Esther Eskisabel ordiziarra (21:09) izan dira azkarrenak. Proba motzeko zumaiar azkarrenak Lore Hijar (26:08) eta Jon Alberdi (20:53) izan dira.
Guztira, 450 korrikalaik hartu dute parte aurtengo herri lasterketan, bi distantziak aintzat hartuta.