Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
94 ontzik hartu dute parte Oriaren XXIV. Traineru Jaitsieran, neguko estropaden erreferente den estropadan. Erlojupeko proba egin dute –gizonezko absolutuek Mapilditik (Aginaga) 6.000 metro eginez. eta gainerakoek Saikolatik, 4.000 metro osatuz–, eta San Juan izan da bizkorrena emakumezkoetan eta Hondarribia A gizonezkoetan. Haientzat izan dira Babyauto Ikurrinak.
Emakumezkoetan, San Juanek 14:26,84ko denboran egin du jaitsiera, eta Orio A bigarren postuan sailkatu da, 4,66 segundora; Donostia Arraun Lagunak izan da hirugarrena, garailearengandik 25 segundora. Orio B ontzia hamaikagarren sailkatu da, minutu eta 10 segundora. Guztira, 20 traineruk hartu dute parte.
Gizonezkoetan estuago egon da garaipena. Hondarribia A ontziak (19:22,56) segundo bakar bateko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Zierbenari. Orio Ak hirugarren bukatu su, 5,13 segundora. Ori B bederatzigarrena izan da(20:13,12); Getaria hamaikagarrena (20:15,31); Zarautz hamalaugarrena (20:24,86); Zumaia hemezortzigarrena (20:42,20). Kasu honetan, 43 izan dira lehian aritu diren ontziak.
Gainerako kategoriei dagokionez, Getaria izan da nagusi beteranoetan; Zarautz A seigarrena izan da, Zarautz B 15.a, Orio A 21.a eta Orio B 22.a. Jubenil gizonezkoetan Zierbanak irabazi du, eta Zarautz bigarrena izan da. Azkenik, llagut ontzietan CN Campello-RC Alicantek garaitu du.
[flickr_set id="72157691802786581"]