2017ko Triatloi Zirkuituko sariak jaso dituzte eskualdeko hainbat triatletek

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 13a

Usoa Ostolaza eta Unai Gastañares, erdian, igandeko ekitaldian (NikTri). Zarauzko hainbat triatleta lehen postuetan sailkatu ziren iazko Euskal Herriko zirkuituan, eta igandeak sariak jaso zituzten, Irungo Atalaia jatetxean eginiko ekitaldian. Unai Gastañares zarauztarrak hirugarren izan da gizonezkoen maila absolutuan, eta lehena beteranoen 1 mailan. Helene Alberdi zumaiarrak lehena bukatu du emakumezkoen absolutu mailan, eta Usoa Ostolaza zarauztarrak bigarren; era berean, lehena izan da juniorretan. Adriana Campoy oriotarra garaile izan da emakumezkoen beteranoen 1 mailan, eta Asier Astigarraga zarauztarra, berriz, bigarrena gizonezkoen beteranoen 1 mailan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide