Zumaian gaur arratsaldean egin duten inauterietako jaia (Baleike.eus)
Zumaiako Txori Txiki musika eta dantza eskolak antolatutako inauterietako jaialdiak erantzun bikaina izan du.
Rock...ero jaiarekin bat egin dute herritar ugarik, eta Beheko Plaza rock doinuek hartu dute gaur arratsaldean. Astelehenera arte Inauteriak ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Zumaian.
ZUMAIAKO INAUTERIETAKO EGITARAUA
Otsailak 10, larunbata.
12:00. Zumai txarangaren kalejira, herriko kaleetan.
17:00. Inauterietako mozorro festa, Eusebio Gurrutxaga plazan.
17:30. Zumai txarangarekin kalejira herriko kaleetan zehar. Plazan, txokolatea banatuko da mozorrotuen artean.
18:00. Mozorro lehiaketa, Beheko plazan. Haurrentzat hiru sari: banako edo bikote onenari, taldeka 0-8 urte eta taldeka 9-16 urte. Gazte eta helduentzat bi sari: banako edo bikote onenari (80 euro) eta talde onenari (120 euro). Parte hartzeko izena eman behar da 17:00etan plazan bertan.
18:30- 21:00. Argazki Txokoa, Oxford aretoan. Mozorro lehiaketa herritarren saria: gazte eta helduentzat bi sari herritarren bozketa bidez: banako edo bikote onena (80 euro) eta talde onena (120 euro).
19:00. Team Wale hip hop taldearekin kalejira.
22:30-01:30. Disko festa mozorrotua, Kofradian.
Otsailak 11, igandea.
16:30. Zine emanaldia, Aita Marin.
Otsailak 12, astelehena.
15:00 eta 17:30. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Borobilean ikuskizuna, Maria eta Jose aretoan.
18:00. Ludotekan, LH 4-6 bitarteko haurrentzat inauteri festa irekia.