Otsailaren 14an hasiko da Zumaian aurtengo 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 9a

Aurten, gainera, zikloaren barruko bi saio Euskaraldia ekimenari lotutakoak izango dira

Zumaian aurtengo Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa prest du Zumaiako Udalak. Otsailaren 14tik martxoaren 7ra bitartean lau saio antolatu dituzte. Horietako azken bi saioak Euskaraldia ekimenari lotutakoak izango dira, Zumaian ekimena abian jartzeko helburuarekin.
Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloko egitaraua:
- Otsailak 14, asteazkena. Euskara gara Zumaian hitzaldia. Hizlaria, Imanol Azkue. 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan.
- Otsailak 21, asteazkena. Euskarak 265 egun Zumaian. Hizlaria, Kike Amonarriz. 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan.
- Otsailak 28, asteazkena. Euskaltzaleen Topagunea: Euskaraldia Zumaian, PREST? (lehen saioa). 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan.
- Martxoak 7, asteazkena. Euskaltzaleen Topagunea: Euskaraldia Zumaian, GOAZEN! (bigarren saioa). 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide