Hainbat hilabete itxita egon ostean, gaur (otsailak 9) zabaldu dute oinezkoentzat Paol bidea, Zumaian. Hainbat lan egiteko eduki dute bide hori itxita. Hala ere, Zumaiako Udalak ohartarazi du, oinezko guztien segurtasuna bermatzeko, bide horretan paseatzeko orduan, itsasoaren egoeraren inguruko alerta eta iragarpenei adi egoteko.
Bidea zabaldu badute ere, bertan dauden komun publikoak bihar goizean (otsailak 10) irekiko dituztela jakinarazi du udalak.