Herriz herri egun ezberdinetatik aurrera beharko da txartela edukiontziak irekitzeko

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 9a

Txartel bidezko edukiontziak. Duela astebete hasi ziren Aian hondakinak biltzeko zerbitzu berriarekin, eta gainerako herrietan otsailaren 15ean jarriko zutela abian iragarri zuen Urola Kostako Udal Elkarteak. Orain, zehaztapen gehiago eman dituzte daten inguruan, eta jakinarazi dute herriz herri zein egunetatik aurrera beharko den txartela errefusaren eta organikoaren edukiontziak irekitzeko: Orion, otsailaren 15a; Getarian, otsailaren 16a; Zarautzen, otsailarenren 19a eta 20a; eta Zumaian, otsailaren 21a.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide