Zumaiako Udaleko Euskara sailak, beste urte batez,
Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa antolatu du datozen asteetarako. Euskara ardatz hartuta, bi hitzaldi prestatu dituzte aurten, eta Euskaltzaleen Topaguneak abiatuko duen Euskaraldia egitasmoa Zumaian martxan jartzeko saioekin uztartuko dute egitaraua.
Hitzaldiak datozen bi asteazkenetan izango dira; hau da, otsailaren 14an eta 21ean. Lehenengo saioan, Imanol Azkue Ibarbia zumaiar idazleak
Euskara gara Zumaian hitzaldia eskainiko du; hilaren 21ean, berriz, Kike Amonarriz hizkuntzalari eta aurkezleak emango du hitzaldia,
Euskarak 365 egun Zumaian izenpean. Bi saioak 18:30ean hasiko dira, Alondegiko Oxford aretoan.
Euskaraldiaren abiatze saioak
Hitzaldiekin batera,
Euskaraldia Zumaian egiteko "abiatze saioak" egingo dituzte
Euskara, bestela ez gara egitasmoaren barruan. Hilaren 28an eta martxoaren 7an egingo dituzte saio horiek.