Gaur goizaldean, iragarrita zegoen moduan, elurra eta kazkabarra egin du eskualdeko mendi, mendate eta herri hainbatetan. Hori dela eta, hainbat arazo sortu da errepideetan, batez ere mendateetan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, Urrakin autoentzat soilik dago zabalik errepidea, eta horiek kateak behar dituzte. Ibilgailuei dagokienez egoera antzerakoa da Elosuan ere. Mandubian, berriz, ibilgailu guztiek kateak behar dituzte. Bidania ibilgailu guztientzat zabaldu dute, hainbat orduz autoentzat soilik irekita egon ostean; ez da katerik behar. Azkaraten eta Meagan ez du arazorik eragin elurrak.
Bestalde, Lurraldebusek jakinarazi duenez, Beizamako Santa Ageda eta Santutxu geltokiak bertan behera utzi dituzte elurra dela eta. Horrek arazoak sortu ditu UK04 Albiztur eta Azpeitia arteko autobus zerbitzuan.
Kontuz gidatzea gomendatu du Trafiko Zuzendaritzak. Errepideetako egoera
Trafikoa.eus webgunean ikus daiteke.