Zumaiako Udalak herritarren eskura utzi ditu errefusaren edukiontzi zaharrak, berrerabiltzeko

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 5a

Asteazken goizera bitartean Zumaiako Guaskorreko aparkalekuan jarri dituzte hartzeko moduan

Dagoeneko Urola Kostako Udal Elkarteak hartu du bere gain zabor bilketa zerbitzu berria Kostako bost herrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) eta azken asteetan errefusaren eta organikoaren edukiontzi berriak jarri dituzte herrietan.

Horrekin lotuta, Zumaiako Udalak bere eskumenekoak diren errefusaren edukiontzi zaharrak herritarren eskura jarri ditu Guaskorreko aparkalekuan, "interesa dutenek hartu eta berrerabilpen bat eman diezaien". Guaskorreko aparkalekuan asteazkenera bitartean egongo dira edukiontziak hartzeko moduan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide